XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostera, ez litzake Jainko.

Aurrak munduratzean, berekin dakarzki bearkizun larrienak.

Negarrez jaiotzen da, ta ordu berean amak, naturaz sortzen zaion txorabioz bere magal-besoetan usu kuxkurtzen du.

Zer ote litzake Jainkoagan, gurasoengandik datozten aurrak, sortzailleen maitasun izpirik ezagutuko ez balute?

Egintzarik negargarri, kupigarriena.

Begiak iriki baizen laister, egundo ez esnatzekotan itxiko lirake.

Gaiñera, gizadiaren aurrerapena denbora gutxi barru itzaldu-bildurra legoke.

Izadiak, amaren bularrean ugaritzen dun esneak ezer proba al dezake?

Egintza au, zalantzari tokirik utzi gabe, guraso-semeen artu-eman estuaren adierazlea dugula deritzait.

Berezikiago mintzatuz, betebear onen erantzuna amari zeatzago dagokiola esango nuke, bere bularretan baidago azitze-garaian aoratzen dun janari kemengarria.

Izadiatik datorkio amari, eskubidearekin besoa emanaz, obligazio edo betebearraren pixua.

Ume azitzeak askotan, bururatu ezin gindezken lanak ditu, batez ere txikitan.

Onen zaintzea laister lurrean oinperatua litzake, aur-maitasun ardura iñorengan naturaz txertaturik ez balego.

Gurasoak dira sortzailleak.

Beaiek daramakite doai berezien apaingarria, ots, aurtzaroan semeak arreta aundiz azitzeko errextasuna: maitasuna, pazientzia, alkar-laguntza...

Ezkontzaren bitartez loratzen dan aziak, alkar laguntzaren jorraketa eskatzen du, ondoren datorren frutua guraso-kutsuarekin jaulki dedin!

Baiña, gurasoai beren erraietako semeenganako eskubidea nolaz letorkie?

Munduratze utsetik? Ez dirudi.

Bestalde, eskubide onen iraupena, semeak irauten duan arteraiñokoa izango litzake.

Egia besterik da.

Urtetan aurrera, gorputzez sendotzen, buruz argitzen doazen eran, semekiko gurasoen eskubidea aultzen dijoa.

Sendi berria sortzeko gazteari urteak eltzen zaizkionean, guztiz erortzen da.

Edukazioa, gizona, gizon danez, dagokion tokira iristeko mailla besterik ez da.